sábado, 22 de diciembre de 2007

ZERGAITIK GAI HAU???

Web orrialde honetan etorkinek gaur egun gure gizartean bizi duten errealitatea azaltzen saiatuko naiz zenbait hausnarteken bitartez. Gai hau aukeratu dut bistan dagoelako gure inguruan gero eta jarrera xenofoboagoak agertzen ari direla eta etorkinen integrazioa, gure gizartean, gero eta zailago bihurtzen ari dela argi dagoelako

HIESA UME ETORKINEN ARTEAN

Aek-ren aldizkarian irakurri ditudan datu batzuen arabera, Unicefek aurkeztu duen txostenak dio munduan 15 milioi umezurtz baino gehiago daudela hiesaren eraginagatik. Horietatik gehienak Sahara hegoaldeko Afrikan daude, izan ere, Adra ong-ak dioenez herrialde horietan bizi diren 15 urte baino gutxiagoko 10 umeetatik 9k gaixotasuna sufritzen dute. Hiesa duten ume gehienak herrialde txiroetan bizi dira, oso egoera txarretan; eta normalean amarengandik jasotzen dute. Kutsatuta jaiotzen diren umeen erdiak elikadura eta sendagaiak izan ezean hil egiten dira, bizirik irauten lortzen duen beste erdiak normalean ez ditu gurasorik izaten eta izanez gero oso gaixo egoten dira. Egin diren aurreikuspenen arabera munduan 18 milioi umezurtz daude hiesaren eraginez. Datu guzti hauek ezagutu ezkero guztiz beharrezkoa izango litzateke Euskal Herrira datozen ume etorkin guztiei gaixotasuna antzemateko testa egitea, gaixotasuna ahalik eta arinen detektatzeko. Horrela ume hauek terapia egokia jaso ahal izango dute hasieratik, ondorioz, haien bizi kalitatea hobetuko da eta hilkortasun tasa murriztu. Dena den herrialde txiroetan badaude beste gaixotasun asko pertsona asko akabatzen dituztenak esaterako, sifilisa, tuberkulosia, Hepatitis B, malaria...

viernes, 21 de diciembre de 2007

ETORKINAK ETORKIZUNAREN BARNE!!

Gero eta gehiago dira Estatu Espainiarrera ilegalki sartzen sahiatzen diren pertsonak. Duten helburua haien eta haien familien bizi baldintzak obetzea da eta orren truk edozer arriskatzeko prest daude,bizitza bera ere. Europako Institutu Unibertsitarioak argitaratutako ikerketa baten ararbera 1989 eta 2002 urteen bitartean 8000 eta 10000 pertsona inguru desagertu ziren Estatu Espainiarrean sartzeko saiakeran.
Dena den beste asko muga zeharkatzen lortzen dute, eta haien bizitza hutzetik berreraikitzen sahiatzen dira(lanbidea, familia, kultura..). Hala ere Sindikatuen arabera Estatu Espainiarrean agiririk gabeko 100000 etorkin ari dira lanik gogorrenak egiten baldintza negargarrietan eta gaizki ordainduta. Guzti hau jakinda lotsagarriak dira hirugarren mundura bidalitako diru bidalketen datuak, izan ere, etorkinek, nazioarteko asistentzia konbinatuak baino hiru bider gehiagoko diru kantitatea bidaltzen dute haie sorterrietara.
Etorkinek erbeestera diru kopuru handia bidaltzeaz aparte Espainiako ekonomiaren hazkunderako ere onuragarria izan da. Gainera 4,3 milioi inmigranteen etorrerak sistema publikoan pentsiotan aurreikusitako defizita 2012 urtetik 2050.urtera atzeratuko du.

domingo, 4 de noviembre de 2007

SARRERA

Migrazioa betidanik existitu den fenomenoa dugu. Nahiz eta gaur egun Euskal Herria inmigrante askoren jomuga izan, garai batean goxeak, lurralde jabetzaren egiturak, frankismoak... emigrazio-eskualdea izantea eragin zuen. Dena den, duela urte batzuetatik ona bizi dugun inmigrazio masiboak gizartean ondorio eta arazo batzuk sortzen ari dira. Esate baterako, jokabide xenofobo eta arrazistak ugaritzen ari dira; Inmigrante askok, batez ere legez kanpokoek, lan eta bizi baldintza gogorrak jasan behar dituzte, hori dela eta, askotan arrazoirik gabe gizarte delitu asko eragozten zaizkie (drogak trafikatzea, krimen antolatua...) eta bizimodu desegokiak izatea leporatzen zaie (prostituzioa,eskekotasuna). Bestalde kulturari, hizkuntzari eta erlijioari erreparatuz gero desberdintasunak handiak dira. Esandako guztia kontuan artuta argi dago Euskal Herrian inmigrantea izatea ez dela batere errraza, integraziaoa zaila da eta bidean dauden ostopoak mila. Hala ere, beharrezkoa da berdintasunaren alde apostua egitea horretarako eta ezinbestekoa dugu hezkuntzare lana. Kontzientziatu behar gara etorkinak gure etorkisunaren oinarri direla eta gainera kulturaniztasunak pertsona moduan aberazten gaituela.
Beraz, blog honen zeregina etorkinek gure egunerokotasunean nola eragiten duten ezagutzea izango da, beti ere era sakon eta errepetatsu batean.

KOMUNIKABIDEAK ETA POBREZIA

Zenbat film Afrikar ezagutzen ditugu? Mugarik gabe erakundeak dioenez zinemaren nazioarteko zirkulazioa aztertuz gero, ikus dezakegu lehendabiziko gauza AEB-takoak ez diren filmak baztertuta daudela. Hegoaldeko herrialdeetako hainbat errealizadorek ahalegin handiak egiten dituzte haien lanak eta ikuspegiak plazaratzeko, hala ere , ez dute inolako laguntzarik jasotzen haien lana egiteko. Bertan duten egoera ekonomikoa oso txarra da eta ez dute kulturaren industrian inbertitzeko dirurik. Onen eraginez herri indigenek ez dute inolako baliabiderik direna eta pentsatzen dutena jakitera emateko. Egoera honek herrizkuan jartzen du beste identitate nazional eta kulturalen aniztasuna, ondorioz, komunikabideen demokratizazioa guztiz beharrezkoa dugu.