sábado, 22 de diciembre de 2007

HIESA UME ETORKINEN ARTEAN

Aek-ren aldizkarian irakurri ditudan datu batzuen arabera, Unicefek aurkeztu duen txostenak dio munduan 15 milioi umezurtz baino gehiago daudela hiesaren eraginagatik. Horietatik gehienak Sahara hegoaldeko Afrikan daude, izan ere, Adra ong-ak dioenez herrialde horietan bizi diren 15 urte baino gutxiagoko 10 umeetatik 9k gaixotasuna sufritzen dute. Hiesa duten ume gehienak herrialde txiroetan bizi dira, oso egoera txarretan; eta normalean amarengandik jasotzen dute. Kutsatuta jaiotzen diren umeen erdiak elikadura eta sendagaiak izan ezean hil egiten dira, bizirik irauten lortzen duen beste erdiak normalean ez ditu gurasorik izaten eta izanez gero oso gaixo egoten dira. Egin diren aurreikuspenen arabera munduan 18 milioi umezurtz daude hiesaren eraginez. Datu guzti hauek ezagutu ezkero guztiz beharrezkoa izango litzateke Euskal Herrira datozen ume etorkin guztiei gaixotasuna antzemateko testa egitea, gaixotasuna ahalik eta arinen detektatzeko. Horrela ume hauek terapia egokia jaso ahal izango dute hasieratik, ondorioz, haien bizi kalitatea hobetuko da eta hilkortasun tasa murriztu. Dena den herrialde txiroetan badaude beste gaixotasun asko pertsona asko akabatzen dituztenak esaterako, sifilisa, tuberkulosia, Hepatitis B, malaria...

No hay comentarios: