martes, 15 de enero de 2008

Ghettoetan pobrezia gehien sufritzen dutenak umeak dira, Rapsus Kley eta Jahsta urrengo abestiaren bidez kolektibo honen egungo egoera salatu egiten dute . Babiloniak egoera hau aldatzeko ezer egiten ez duen bitartean umeek bizirauteko haien esku dagoen guztia egiten dute. Jolasten egon beharrean umeek nekazal lanak, mehatze lanak eta bestelakoak egin behar izaten dituzte, beste batzuen sortea are txarragoa izaten da, babilonek atxilotu eta kartzelarazten baitituzte. Hala ere arazo honi konponbidea ez dio inork gutxik bilatzen, izan ere ez, da komenigarria beste askoren poltzikoentzat. Hau da, nahi izanez gero, baliabideen banaketa on bat egin ahalko zuten, lur nahikoa baitago munduko ume guztiak hornitu ahal izateko eta gosez hil ez daitezen.

LAN MUNDUA

Etorkinek Euskal Herrian lana lortzen saiatzerakoan nolabaiteko bazterketa bat sufritu ohi dute. Izan ere, pertsona gehienek ez dituzte etorkinak kontratatu nahi. beraz, lortzen dituzten lanbideak hemengo inork nahi ez dituena izaten dira esate baterako, etxeak garbitzen, umeak zaintzen, obra laguntzaileak...Lan guzti hauek oso txarto ordainduak egoten ohi dira nagusiek haien egoera ekonomiko penagarriaz aprobetxatu egiten baitira. Leire Lopez Morenok bere blogean dioen bezala hain diru gutxi lortzeak eta lana aurkitzeko zailtasunak direla eta, etorkin askok lan on bat aurkitzeko itxaropenak galdu eta drogen munduan edo prostituzioan erortzen dira. Bertan murgilduta daudena edozer egiteko prest daude eta behin mundutxo horretan sartuta ezinezkoa egiten zaie ateratzea eta gizartean integratu ahal izatea.

lunes, 14 de enero de 2008

LEGES KANPOKO IMMIGRAZIOA

2007.urtean Espainian era ilegal batean sartzen saiatu ziren 100 etorkinetatik, 92 haien herrialdeetara berriz itzularazi zituzten. Barne Ministerioak, immigrazio irregularraren kontrako borrokaz plazaratu dituen datuen arabera 50.318 atzerritan antzeman zituzten Espainiako kostak eta mugak sartu nahi izanez. Etorkin guzti hauetatik 46.471 haien aberrira automatikoki bidali zituzten. kantitate honi 9.467 kanporatu gehiago gehitu behar zaizkio, autoritateek pertsona hauek Espainian ilegalki bizitzen zeudenaren berri izan zutelako. Beraz haien jatorrizko herrialdeetara itsuli behar izan ziren etorkin kopuru totala 55.938 izan zen. Gobernuak kosten eta hondartzen bitartez zartzen diren etorkinen kontrola areagotu egin du eta horren ondorioz gaur egun ia ezinezko da Espainiara detektatua izan gabe era ilegalean sartzea.
Manu Chaoren abesti honek etorkin ilegal bat izatea suposatzen duena azaltzen du.

KULTURANIZTASUNA

Europako Batasunetik kanpoko immigrazioa ugaritu egin da eta gure gizartea inoiz baino anitzagoa bihurtzen ari da. Aniztasun hori hainbat alderdiri dagokio: ohiturei, kulturari, hizkuntzari, erlijioari eta abarri. Kulturak pertsonak moldatzen ditu. Pertsonek segun eta zein kulturetan sozializatzen diren, kultura horren araberakoak izango dira. Gaur egun Euskal Herrian etorkin asko bizi dira, ondorioz, kultura ezberdineko pertsona asko herrialde berdinean elkarrekin bizi gara. Guretzako fenomeno hau berria da eta askotan isutu egiten gara ideia honen aurrean eta honelako kezkak izaten ditugu: Ez al dugu gure jatorrizko kultura galduko? Euskara desagertuko al da?...Orain arte indarrean izan dugun eredu soziala, kohesio soziala lortzeko balio zuen, homogeneotasunean oinarritzen zen. Hala ere, egungo egoera ezberdina da, lehen zegoen homogeneotasun hori desagertu egin da eta aurrerapausoak emateko garaia dugu. Kultura berrien etorrera ez dugu gure kulturarekiko edo hizkuntzarekiko mehatxutzat hartu behar. Baizik eta, guztiz kontrakoa aniztasun hori aberastasun modura ikusi beharra dago. Horretarako denon artean gizarte eredu berri bat eraki beharko dugu, zein kultura guztiak errespetatuko dituen. Batasun hau lortu ahal izateko komunitate osoen elkarlana eta adostasuna beharrezkoa izango da.

AMETS SAPUZTUAK

Fernando Velascoren poema honek etorkinen ametsa Europara iristerakoan nola sapuzten den azaltzen digu. Pertsona hauek maite duten guztia haien lurraldetan usten dute haien familientzako etorkisun oparo baten bila. Baina hona iristerakoan aurkitzen dutena bakardadea, gorrotoa eta ate itxiak baino ez dituzte haurkitzen. Dena den, bidean utzitakoa asko da beraz animo eta eutzi goiari!!!
INMIGRANTE

Vas por el mundo buscando un camino,
buscando un mañana ,buscando un futuro
Dejas atrás tu patria, tu mundo a los tuyos
queriendo alcanzar ese sueño dorado.
Y encuentras a tu paso, dolor, soledad
desprecio de otros que ni te conocen,
envidias ajenas que carcomen el alma
y miras al cielo y preguntas a Dios
que es lo que pasa que no escucha
tus ruegos, y duermes confiado en el amanecer
Vendrá un nuevo día lleno de esperanza,
no dejes que nadie te venza amigo
El camino es largo pero triunfaras.

DIAMANTEEN SALEROSKETA AFRIKAN

Orain dela asko kolonoak Afrikara heldu zirenean haien baliabide naturalak ahalik eta gehien ustiatu zituzten aberastasuna lortzearren. Dena den, penagarria izanda ere Afrikar era ilegal batean lurralde ustiatua izaten jarraitzen du. Esate baterako, Charles Taylor Liberiar lehendakariaren adibidea dugu. Taylorrek Batasun Fronte Matxinadan erreboltariez baliatu zen mundu merkatuan diamante ilegal kopuru garrantzitsua sartu ahal izateko.Gainera, zenbait guda erailketez eta Sierra Leonan 1991.urtean eta 2002.urtean gertatutako enfrentamendu zibila eragiteaz salatu dute, zeinek 50000 hildako eragin zituen. Harri bitxien merkatu ilegalean dabiltzaten pertsonak asko dira, zeintzuk haien poltsikoak betetzen dituzte beste milioika pertsona zapalduz eta akabatuz. Gertakari hau Afrikako egungo errealitatea da, nahiz eta asko entzuten den gaia ez izan. Errealitate hau hobeto ulertzeko eta ezagutzeko “Diamantes de Sangre” filma dugu non Afrikako biztanleria erreboltariengandik guztiz kontrolatua eta mehatxatuta dagoela ikus dezakegu.

sábado, 12 de enero de 2008

INTEGRAZIOA ETA BIOLENTZIA



Espaina, garai batean herri arrazizta eta matxista izan da. Industrializazioa gertatu aurretik, espainan ez zen imigrazioa ematen, baliabiderik gabeko herrialdea zelako. Gaur egungo eboluzioaren ondorioz, jende asko dator eta fenomeno berri honek xenofobia jarrerak sortzea ekarri du.
Jarrera hauek oraindik ematen direla argi dago, izan ere, gaur egun kalean edozein lekutan diskriminazioa dago; batez ere emakume imigranteengan.
Ulertzen ez dudana da, nola imigranteei laguntza eman beharrean oztopo gehiago jartzen zaizkien, gehienbat emakumeei. Hone adibidetzat pasadan urrian bartzelonako metroan gertatutakoa dugu, 17 urteko neska ekuatoriar batek beste gazte espainiar batengandik jasotako agrezioa. Biolentzia guzti honekin lortzen hari garen gauza bakarra da, etorkin guzti hauen integrazioa sahiezteea da eta honekin batera haien marginazioa. Jarrera xenofobo guzti hauek ekiditzea beharrezkoa da gizarte honetan bizi garen pertsona guztien ongizaterako. Horretarako, jendeak migrazioaren fenomenoa ulertzea lortu behar da, bestalde, berdintasuna eta onarpen soziala sustatzea ere garrantzi handia du. Argi dago, hezkuntza sistemak gai honetan gogoki eskuahartu beharko lukeela, datozen belaunaldi berriiek migrazioa normaltzat eta kulturalki aberazgarritzat har dezaten.

lunes, 7 de enero de 2008

EMAKUME IMMIGRANTEA

Gaur Egungo egoera Euskal Herrian, “IKUSPEGI buletinak” egindako ikerketaren arabera emakume immigranteen egoera, zera da; 35.450 immigrante emakume daude, eta hauek etorkin guztien %48ª dira.

2005an gobernu zailak egindako informeak dioenez, datozenen gehiengoa, %60ª haien zuzen ere, latinoamerikarrak dira, Kuba, Venezuela, Dominikar errepublika, Méxiko eta abarretik etorriak. Informe hau egiteko leku ezberdinetatik immigraturiko emakumeei egin zitzaien elkarrizketa bat; bertan ikusi egin zen, gehienek zenbait ikasketa zituztela eta oso produktiboak izan ahal ziren lanak egiteko gai zirela.

Hala ere, prestakuntza hau, lana bilatzerako momentuan ez zaie askorako balio eta lan inposatuak ematen zaizkie, haiek ez baitute aukeratzeko askatasunik, haien egoera dela eta ematen zaien lehenengo lanbidea onartzen dutelako.

Marina Gonzalezekin bat nator bere blogean dioenean, emakume immigranteek garai batean emakumeenak soilik ziren lanak, eta gaur egun inork egin nahi ez dituztenak, hartzen dituztela, hala nola, pertsona nagusien zaintza, garbiketa lanak edo prostituzioa. Nahiz eta lan hauek gaizki ordainduak egon eta prestigio gutxi izan, beren herrialdeetako diru sarrerekin konparatuz diru nahikoa irabazten dute, eta horrek bultzatzen ditu diskriminazio egoeran egotera.
Nire kezka nagusiena emakume imigranteen marginazio bikoitza da, alde batetik imigrantea izateagatik eta beste alde batetik emakumea izateagatik.
Orokorrean etorkin guztiek hemengo pertsonek baino gutxiago kobratzen dute eta inork nahi ez dituen lanak egiten dituzte. Hau kontutan hartuta eta jakiten bertoko emakumeek gutxiago kobratzen dutela, emakume etorkinen egoera ekonomiko penagarria salatzeko beharrean gaude.
Gainera, legeak hemen sartzeko jartzen dituen zailtasunak, mafia sareetan erortzeko eta prostituziora bultzatzeko egoera aproposa prestatzen dute. Behin mundu honetan sartuak, gehienetan ezinezkoa egiten zaie irtetzea, eta arazo larrietan ikusten dituzte haien buruak.

viernes, 4 de enero de 2008

HEZKUNTZ SISTEMA ETA ETORKINAK

Hezkuntza sistema euskalduntzeko erronkari erantzuteko zailtasun berriak etorri zaizkio eskolari immigrazioaren fenomenoarekin batera. Immigrazioa dela eta, gure artean inoiz baino aniztasun handiagoa dago. Errealitate honen aurrean beharrezkoa da proiektu kulturanitzak garatzea metodologia, prozedura eta lanabes berriez baliaturik; horrela, ikasle berri horiek ere elebiduna izan daitezen. Hala ere, hau lortu ahal izateko garrantzitsua izango litzateke ikasle etorkinek D ereduan matrikulatzea. Horrela, atzerritarrek gure gizartean eskubide osorekin integratzeko aukera izango lukete. Immigranteen euskalduntzea eta aldi berean euskara zabaltzeko saiakera honetan, behin eta berriro errepikatzekoa da eskolak funtsezko papera jokatu behar duela, baina gizarte osoaren partehartzea eta motibazioa ahaztu gabe.