lunes, 14 de enero de 2008

KULTURANIZTASUNA

Europako Batasunetik kanpoko immigrazioa ugaritu egin da eta gure gizartea inoiz baino anitzagoa bihurtzen ari da. Aniztasun hori hainbat alderdiri dagokio: ohiturei, kulturari, hizkuntzari, erlijioari eta abarri. Kulturak pertsonak moldatzen ditu. Pertsonek segun eta zein kulturetan sozializatzen diren, kultura horren araberakoak izango dira. Gaur egun Euskal Herrian etorkin asko bizi dira, ondorioz, kultura ezberdineko pertsona asko herrialde berdinean elkarrekin bizi gara. Guretzako fenomeno hau berria da eta askotan isutu egiten gara ideia honen aurrean eta honelako kezkak izaten ditugu: Ez al dugu gure jatorrizko kultura galduko? Euskara desagertuko al da?...Orain arte indarrean izan dugun eredu soziala, kohesio soziala lortzeko balio zuen, homogeneotasunean oinarritzen zen. Hala ere, egungo egoera ezberdina da, lehen zegoen homogeneotasun hori desagertu egin da eta aurrerapausoak emateko garaia dugu. Kultura berrien etorrera ez dugu gure kulturarekiko edo hizkuntzarekiko mehatxutzat hartu behar. Baizik eta, guztiz kontrakoa aniztasun hori aberastasun modura ikusi beharra dago. Horretarako denon artean gizarte eredu berri bat eraki beharko dugu, zein kultura guztiak errespetatuko dituen. Batasun hau lortu ahal izateko komunitate osoen elkarlana eta adostasuna beharrezkoa izango da.

No hay comentarios: