Hezkuntza sistema euskalduntzeko erronkari erantzuteko zailtasun berriak etorri zaizkio eskolari immigrazioaren fenomenoarekin batera. Immigrazioa dela eta, gure artean inoiz baino aniztasun handiagoa dago. Errealitate honen aurrean beharrezkoa da proiektu kulturanitzak garatzea metodologia, prozedura eta lanabes berriez baliaturik; horrela, ikasle berri horiek ere elebiduna izan daitezen. Hala ere, hau lortu ahal izateko garrantzitsua izango litzateke ikasle etorkinek D ereduan matrikulatzea. Horrela, atzerritarrek gure gizartean eskubide osorekin integratzeko aukera izango lukete. Immigranteen euskalduntzea eta aldi berean euskara zabaltzeko saiakera honetan, behin eta berriro errepikatzekoa da eskolak funtsezko papera jokatu behar duela, baina gizarte osoaren partehartzea eta motibazioa ahaztu gabe.
viernes, 4 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario