lunes, 14 de enero de 2008

DIAMANTEEN SALEROSKETA AFRIKAN

Orain dela asko kolonoak Afrikara heldu zirenean haien baliabide naturalak ahalik eta gehien ustiatu zituzten aberastasuna lortzearren. Dena den, penagarria izanda ere Afrikar era ilegal batean lurralde ustiatua izaten jarraitzen du. Esate baterako, Charles Taylor Liberiar lehendakariaren adibidea dugu. Taylorrek Batasun Fronte Matxinadan erreboltariez baliatu zen mundu merkatuan diamante ilegal kopuru garrantzitsua sartu ahal izateko.Gainera, zenbait guda erailketez eta Sierra Leonan 1991.urtean eta 2002.urtean gertatutako enfrentamendu zibila eragiteaz salatu dute, zeinek 50000 hildako eragin zituen. Harri bitxien merkatu ilegalean dabiltzaten pertsonak asko dira, zeintzuk haien poltsikoak betetzen dituzte beste milioika pertsona zapalduz eta akabatuz. Gertakari hau Afrikako egungo errealitatea da, nahiz eta asko entzuten den gaia ez izan. Errealitate hau hobeto ulertzeko eta ezagutzeko “Diamantes de Sangre” filma dugu non Afrikako biztanleria erreboltariengandik guztiz kontrolatua eta mehatxatuta dagoela ikus dezakegu.

sábado, 12 de enero de 2008

INTEGRAZIOA ETA BIOLENTZIA



Espaina, garai batean herri arrazizta eta matxista izan da. Industrializazioa gertatu aurretik, espainan ez zen imigrazioa ematen, baliabiderik gabeko herrialdea zelako. Gaur egungo eboluzioaren ondorioz, jende asko dator eta fenomeno berri honek xenofobia jarrerak sortzea ekarri du.
Jarrera hauek oraindik ematen direla argi dago, izan ere, gaur egun kalean edozein lekutan diskriminazioa dago; batez ere emakume imigranteengan.
Ulertzen ez dudana da, nola imigranteei laguntza eman beharrean oztopo gehiago jartzen zaizkien, gehienbat emakumeei. Hone adibidetzat pasadan urrian bartzelonako metroan gertatutakoa dugu, 17 urteko neska ekuatoriar batek beste gazte espainiar batengandik jasotako agrezioa. Biolentzia guzti honekin lortzen hari garen gauza bakarra da, etorkin guzti hauen integrazioa sahiezteea da eta honekin batera haien marginazioa. Jarrera xenofobo guzti hauek ekiditzea beharrezkoa da gizarte honetan bizi garen pertsona guztien ongizaterako. Horretarako, jendeak migrazioaren fenomenoa ulertzea lortu behar da, bestalde, berdintasuna eta onarpen soziala sustatzea ere garrantzi handia du. Argi dago, hezkuntza sistemak gai honetan gogoki eskuahartu beharko lukeela, datozen belaunaldi berriiek migrazioa normaltzat eta kulturalki aberazgarritzat har dezaten.

lunes, 7 de enero de 2008

EMAKUME IMMIGRANTEA

Gaur Egungo egoera Euskal Herrian, “IKUSPEGI buletinak” egindako ikerketaren arabera emakume immigranteen egoera, zera da; 35.450 immigrante emakume daude, eta hauek etorkin guztien %48ª dira.

2005an gobernu zailak egindako informeak dioenez, datozenen gehiengoa, %60ª haien zuzen ere, latinoamerikarrak dira, Kuba, Venezuela, Dominikar errepublika, Méxiko eta abarretik etorriak. Informe hau egiteko leku ezberdinetatik immigraturiko emakumeei egin zitzaien elkarrizketa bat; bertan ikusi egin zen, gehienek zenbait ikasketa zituztela eta oso produktiboak izan ahal ziren lanak egiteko gai zirela.

Hala ere, prestakuntza hau, lana bilatzerako momentuan ez zaie askorako balio eta lan inposatuak ematen zaizkie, haiek ez baitute aukeratzeko askatasunik, haien egoera dela eta ematen zaien lehenengo lanbidea onartzen dutelako.

Marina Gonzalezekin bat nator bere blogean dioenean, emakume immigranteek garai batean emakumeenak soilik ziren lanak, eta gaur egun inork egin nahi ez dituztenak, hartzen dituztela, hala nola, pertsona nagusien zaintza, garbiketa lanak edo prostituzioa. Nahiz eta lan hauek gaizki ordainduak egon eta prestigio gutxi izan, beren herrialdeetako diru sarrerekin konparatuz diru nahikoa irabazten dute, eta horrek bultzatzen ditu diskriminazio egoeran egotera.
Nire kezka nagusiena emakume imigranteen marginazio bikoitza da, alde batetik imigrantea izateagatik eta beste alde batetik emakumea izateagatik.
Orokorrean etorkin guztiek hemengo pertsonek baino gutxiago kobratzen dute eta inork nahi ez dituen lanak egiten dituzte. Hau kontutan hartuta eta jakiten bertoko emakumeek gutxiago kobratzen dutela, emakume etorkinen egoera ekonomiko penagarria salatzeko beharrean gaude.
Gainera, legeak hemen sartzeko jartzen dituen zailtasunak, mafia sareetan erortzeko eta prostituziora bultzatzeko egoera aproposa prestatzen dute. Behin mundu honetan sartuak, gehienetan ezinezkoa egiten zaie irtetzea, eta arazo larrietan ikusten dituzte haien buruak.

viernes, 4 de enero de 2008

HEZKUNTZ SISTEMA ETA ETORKINAK

Hezkuntza sistema euskalduntzeko erronkari erantzuteko zailtasun berriak etorri zaizkio eskolari immigrazioaren fenomenoarekin batera. Immigrazioa dela eta, gure artean inoiz baino aniztasun handiagoa dago. Errealitate honen aurrean beharrezkoa da proiektu kulturanitzak garatzea metodologia, prozedura eta lanabes berriez baliaturik; horrela, ikasle berri horiek ere elebiduna izan daitezen. Hala ere, hau lortu ahal izateko garrantzitsua izango litzateke ikasle etorkinek D ereduan matrikulatzea. Horrela, atzerritarrek gure gizartean eskubide osorekin integratzeko aukera izango lukete. Immigranteen euskalduntzea eta aldi berean euskara zabaltzeko saiakera honetan, behin eta berriro errepikatzekoa da eskolak funtsezko papera jokatu behar duela, baina gizarte osoaren partehartzea eta motibazioa ahaztu gabe.

sábado, 22 de diciembre de 2007

ZERGAITIK GAI HAU???

Web orrialde honetan etorkinek gaur egun gure gizartean bizi duten errealitatea azaltzen saiatuko naiz zenbait hausnarteken bitartez. Gai hau aukeratu dut bistan dagoelako gure inguruan gero eta jarrera xenofoboagoak agertzen ari direla eta etorkinen integrazioa, gure gizartean, gero eta zailago bihurtzen ari dela argi dagoelako

HIESA UME ETORKINEN ARTEAN

Aek-ren aldizkarian irakurri ditudan datu batzuen arabera, Unicefek aurkeztu duen txostenak dio munduan 15 milioi umezurtz baino gehiago daudela hiesaren eraginagatik. Horietatik gehienak Sahara hegoaldeko Afrikan daude, izan ere, Adra ong-ak dioenez herrialde horietan bizi diren 15 urte baino gutxiagoko 10 umeetatik 9k gaixotasuna sufritzen dute. Hiesa duten ume gehienak herrialde txiroetan bizi dira, oso egoera txarretan; eta normalean amarengandik jasotzen dute. Kutsatuta jaiotzen diren umeen erdiak elikadura eta sendagaiak izan ezean hil egiten dira, bizirik irauten lortzen duen beste erdiak normalean ez ditu gurasorik izaten eta izanez gero oso gaixo egoten dira. Egin diren aurreikuspenen arabera munduan 18 milioi umezurtz daude hiesaren eraginez. Datu guzti hauek ezagutu ezkero guztiz beharrezkoa izango litzateke Euskal Herrira datozen ume etorkin guztiei gaixotasuna antzemateko testa egitea, gaixotasuna ahalik eta arinen detektatzeko. Horrela ume hauek terapia egokia jaso ahal izango dute hasieratik, ondorioz, haien bizi kalitatea hobetuko da eta hilkortasun tasa murriztu. Dena den herrialde txiroetan badaude beste gaixotasun asko pertsona asko akabatzen dituztenak esaterako, sifilisa, tuberkulosia, Hepatitis B, malaria...

viernes, 21 de diciembre de 2007

ETORKINAK ETORKIZUNAREN BARNE!!

Gero eta gehiago dira Estatu Espainiarrera ilegalki sartzen sahiatzen diren pertsonak. Duten helburua haien eta haien familien bizi baldintzak obetzea da eta orren truk edozer arriskatzeko prest daude,bizitza bera ere. Europako Institutu Unibertsitarioak argitaratutako ikerketa baten ararbera 1989 eta 2002 urteen bitartean 8000 eta 10000 pertsona inguru desagertu ziren Estatu Espainiarrean sartzeko saiakeran.
Dena den beste asko muga zeharkatzen lortzen dute, eta haien bizitza hutzetik berreraikitzen sahiatzen dira(lanbidea, familia, kultura..). Hala ere Sindikatuen arabera Estatu Espainiarrean agiririk gabeko 100000 etorkin ari dira lanik gogorrenak egiten baldintza negargarrietan eta gaizki ordainduta. Guzti hau jakinda lotsagarriak dira hirugarren mundura bidalitako diru bidalketen datuak, izan ere, etorkinek, nazioarteko asistentzia konbinatuak baino hiru bider gehiagoko diru kantitatea bidaltzen dute haie sorterrietara.
Etorkinek erbeestera diru kopuru handia bidaltzeaz aparte Espainiako ekonomiaren hazkunderako ere onuragarria izan da. Gainera 4,3 milioi inmigranteen etorrerak sistema publikoan pentsiotan aurreikusitako defizita 2012 urtetik 2050.urtera atzeratuko du.